XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
HELBURU OROKORRAK- Ahozko eta idatzizko diskurtsoak ulertzea, hiztunek edo komunikabideek ohizko komunikazio egoera ezberdinetan zuzenean igorritakoak.
- Ahoz eta idatziz era koherente eta zuzen batean adieraztea, komunikazio helburu eta egoera desberdinen arabera.
Estilo propioa lor dezan laguntzea.
- Beste pertsona batzuekin harremanetan hastea komunikazio trukearen berezko erregelak kontutan izanda, eta lankidetzan aritu eta tolerantziazko jarrerak hartuta.
- Era ulerkor eta autonomoan irakurtzea, informazio osoa eta berariazkoa ateraz.
Ikasleen gaitasun eta interesetara egokitutako mailako testu idatziak irakurtzea; eskolako eta eskolaz kanpoko komunikazio egoerekin erlazionatutakoak.
- Testuen irakurketa helburu ezberdinekin erabiltzea, berarien garrantzia baloratuz.
Irakurtzea informatzeko zein gozatzeko izan daiteke.
-Komunikabideen elementu eta ezaugarriak helburu bikoitz batekin ezagutzea eta aztertzea; alde batetik diskurtsogintzan trebatzeko, eta bestetik, beren mezuen aurrean jarrera kritikoa garatzeko.
Haien adierazpenek gaur egun duten garrantzia baloratzea.
- Gogoeta egitea ikaskuntza-prozesuan hizkuntz sistemak komunikazioan duen funtzionamenduaz.
Nork bere ekoizpenak hobetzeko bitartekoa dela konturaraztea.
- Hizkuntzaren ikaskuntzari aurretik beste hizkuntzetan lortu den esperientzia aplikatzea eta ikaskuntza-prozesuez gogoeta egitea.
Horretarako, ikaskuntza autonomoak bereak dituen estrategiak garatu behar dira.
EDUKINAK PROZEDURAZKOAK ETA GAIAK 1- Bidaiekin zerikusia duen hiztegia.
- Deklinabidea: nondik, nora, norantz, noraino, noiztik, noiz arte.
- Aditza: lehenaldia
- Aditz laguntzaileak:
- Informazioa eskatzeko eta emateko hizkuntz baliabideak.
- Gure desioak, asmoak eta erabakiak adierazteko esaldiak.
- Eskutitz formalaren egitura eta erabilera-konbentzionalismoak.
- Esamolde batzuk.
-
- Lanbideekin zerikusia duen hiztegia.
- Lanbideak sortzeko atzizki batzuk.
- Lasaitua eta harridura adierazteko baliabideak.
- Definizioaren ezaugarriak.
- Erlatibozko esaldiak definizioetan.
- Deklinabidea:
- Aditza:
- Esamolde batzuk.
-
- Idatzizko testu batetik informazio berariazkoa lortzea.
- Testuan erreferentzia-hitzak ulertzea.
- Testuinguruaren laguntzaz esamolde batzuen esanahia aukeratzea.
- Eskutiz formal baten atal ezberdinak bereiztea.
- Eskutitz formala idaztea.
- Telefonozko elkarrizketan informazioa eskatzea eta ematea.
- Elkarrizketa laburretan parte hartzea.
- Hiztegia zabaltzeko estrategiak lantzea.
- Irakaslearen hizkuntza pedagogiko/eskolarrarekin ohitzea (eginkizunak antolatzea, iharduerak prestatzeko argibideak...)
- Ariketak behar bezala betetzea.
2- Ahozko testu batetik informazio osoa eta berariazkoa lortzea.
- Ohizko erabilerako testuak xeheki ulertzea, testuinguruaren bitartez eta argazkien laguntzaz esanahiak inferitzea.
- Definizioari buruz dakitenaz jabetzea eta biltzea.
- Definizioaren barruko harremanak eta elementuen ordenamendua ikusteko eskemak egitea eta erabiltzea.
- Hitz batzuen definizioak idaztea.
- Esamoldeak era ulerkorrean ikastea nork bere diskurtsora pasatzeko.
JARRERAZKOAK 1- Irakurtzearen garrantzia baloratzea: irakurtzea gozagarria da.
- Inork hitz egitean entzuteko errespetua agertzea.
- Norberak komunikatzeko duen gaitasunarekin konfiantza izatea.
- Errorea baloratzea ikaskuntza-prozesuan beharrezko urrats bezala.
- Sexuen berdintasunerako hezkidetza edo hezkuntza.
2- Hizkuntza adierazpen eta komunikazio bide pribilegiatu bezala baloratzea.
- Idatzizko testuetan morfosintaxi eta ortografia-arauak baloratzea.
- Errorea baloratzea ikaskuntza-prozesuan beharrezko urrats bezala.
- Ikasleak bere gaitasuna ezagutzea, eta hizkuntzaren ikaskuntzan gero eta partehartze autonomoagoa izateak duen garrantzia onartzea.
- Sexuen berdintasunerako hezkidetza edo hezkuntza.